JOLASEN GIZARTE BALIOA
Hainbat arrazoi medio (gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan, jostailuen merkataritzak eragin basatia du, lehiakortasun akademikoen gizarte delakoan bizi gara…), jolas libre edo bat-batekoa desagertzen joan da. Orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten egin baita (familia,
kalea), eta gehienek oso gune zehatzetan eta ozta-ozta iraun dute.
Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, helburua produktu bat sortzea ez duen beste edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da aisialdiak eta jolasak apurtu nahi duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko bitarteko bat baita. Euskal jolasa ezkutuan dagoen altxortzat jo daiteke, eta altxor horrek jolaserako espazioa eta denbora berreskuratu eta jolasak sortzeko gaitasuna sustatzeko aukera emango digu.
Madrileko ostatu bateko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago abestea, dio.
Rio de Janeiro aireportuko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago maletak eramateko orgatxoekin jolas egitea.
Beraz: oraindik ere bada abesten duenik, oraindik ere bada jolas egiten duenik.
Eduardo Galeano
No hay comentarios:
Publicar un comentario