Sarrera

Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

Nire Power Point

2007-12-10

Hezkidetza



Zer da hezkidetza?
Baturik eta banaturik, neskato eta mutikoei egindako giza sozializazio prozesua, zeinean helburutzat, jaiotzako jatorria eta sexu izandakoak izanik ere, garapen pertsonala bltzatzen duen jarduera sistematikoa ezartzn den, eraikuntza sozial komuna lortzeko. Berdintasunaren ideologian oinarritzen da, askatasuna, ezberdintasuna eta elkartasuna gehituz.



Jakin beharreko hainbat kontzeptu...
*AURREIRITZI SEXISTAK:Pertsona, objetu eta kontzeptuei buruzko balore epaien formulazioa, generoaren hierarkizazio diskriminatzailetik (emakume=ahula, gizona=gogorra). Pertsona bakoitzak dituen ezaugarri biologikoetatik, zenbait rol edota portaera emakume eta gizonekin lotzean datza.

*BALOREAK:Kontzeptu antolatu eta hierarkizatuak osatzen dituzten gizarte eraikuntzak, gizakien portaerarengan eragina dutenak. Aldatu egiten dira gizarte batetik bestera, kultura batetik bestera, edo aro batetik bestera.

*DISKRIMINAZIO POSITIBOA:Sexu eta talde sozial baten egoera kaltetuaren onarpena eta desoreka hau konpentsatzeko joera. Ekintza positibotik, sexuaren arabera, gure gizartean dauden desberdintasunak konpentsatzeko ezartzen den neurrien multzoa da. Justizia eta konpentsazio ekintza da, baina ez beste sexuaren kontrakoa.

*FEMINISMOA:Doktrina eta mugimendu sozialaren multzoa eta teoria, helburutzat gizonen eta emakumeen estatus sozialak berdintzea duena; gizonek dituzten eskubide berak eskatzen ditu emakumeentzat ere, batez ere berdintasun zibila, juridikoa, ekonomikoa eta profesionala azpimarratzen direlarik.

*GENERO AZTERKETA: Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak identifikatu eta ulertzen saiatzen da, ezberidntasunak bere rol eta erantzunkizunen arabera, baliabideen eskuratze eta kontrolaren arabera, bere behar eta interesen arabera, baliabideen eskuratze eta kontrolaren arabera.

*ROLA:Rola edo paper soziala da zeregin eta eginkizunen, bai eta portaeren itxarobideen multzoa. Elementu horien guztien oinarria da pertsona bakoitzak talde sozial konkretu batean duen egoera edo estatusa. Aipa daitezke rol tradizional maskulinoak eta femeninoak, gizartearen eremu publikoei eta pribatuei dagozkienak.

Non gaude?

Power Point