Sarrera

Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

Nire Power Point

2008-01-05

Jolasak gure seme-alaben garapen psikologikoa bultzatzen du; jolasik gabe, garapena oso eskasa da

•Jolasak adimenaren garapena suspertzen du:

+ Egitura mentalak sortzen eta garatzen ditu.

+ Pentsamendu abstraktuaren garapena errazten du fikzioaren bitartez: errealetik haratago dagoen hura.

+ Besteen desira, asmo eta egoera mental eta emozionalekiko harremana errazten du.

+ Komunikatzeko premia eta hizkuntzaren garapena bultzatzen ditu.

+ Eskolarako eta adimenaren errendimendurako oinarrizko prozesuak bultzatzen ditu: arreta eta memoria.

No hay comentarios:

Non gaude?

Power Point