Sarrera
Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.
Nire Power Point
2008-01-05
Jolas bakoitzak zein balio sustatzen dituen jakin behar dugu eta gure seme-alabek hainbat jolas egin ditzaten sustatu behar dugu
•Kooperazio eta arauen inguruko jolasak egin eta sustatu behar ditugu.
•Jolasak eta pantailen aurrean egoteko denbora txandakatu behar ditugu (ikusi familia eta teknologia berrien inguruko dokumentua gure web gunean: http://www.bilbao.net/ Familian hazi eta hezi).
•Alde batera utzi behar ditugu portaera erasotzaileak sustatzen dituzten jolasak.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Familia eta jolasa
Gure seme-alabekin jolastu behar dugu eta beste
•Egunero, ordu erdi batez jolas ezazu zure seme-alabekin (Maite Garaigordobil, 2007ko maiatzeko elkarrizketa)
•Familiako elkarbizitzak jolasteko aukera ugari eskaintzen ditu: jolas fisikoak, fikziozkoak, arauen ingurukoak, mahai-jokoak.
•Jolasa eginez, gure seme-alaben arrisku-portaerak prebenitzen ditugu eta haien adimen-osasuna errazten dugu.
•Jolasak gure seme-alabekiko loturak indartzen ditu, eta pertsona seguruagoak izaten laguntzen die.
•Gure seme-alabek egunero beste haurrekin jolas egin dezaten ahalegindu behar dugu.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Familia eta jolasa
Jolasak gure seme-alaben garapen psikologikoa bultzatzen du; jolasik gabe, garapena oso eskasa da
•Jolasak garapen soziala eta emozionala bizkortzen ditu:
+ Mundu sozialaren ezagutza errazten du: medikuetara, suhiltzaileetara eta abarretara jolastea.
+ Arauak ulertzea eta praktikatzea errazten du, demokratikoki elkarrekin bizitze aldera.
+ Gainerakoekin harremanetan nola jarri erakusten du.
+ Portaera altruistak eta laguntza ematekoak errazten ditu.
+ Portaera oldarkorrak eragozten ditu.
+ Arrazen arteko integrazioa bultzatzen du.
+ Frustrazioa onartzeko gaitasuna bultzatzen du: galtzen jakitea.
+ Oreka psikologikoa eta osasun mentala errazten ditu; esate baterako, agresibitatea desbideratuaz.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Familia eta jolasa
Jolasak gure seme-alaben garapen psikologikoa bultzatzen du; jolasik gabe, garapena oso eskasa da
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Familia eta jolasa
Jolasak gure seme-alaben garapen psikologikoa bultzatzen du; jolasik gabe, garapena oso eskasa da
•Jolasak mugimen-garapena suspertzen du:
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Familia eta jolasa
Jolasa garrantzia duen jarduera da-
•Jolasa jarduera pribilegiatua da. Gizakia gehien jolasten duen espeziea da. Jolasa luxua da, izaki adimentsu bezala eta elkarrekin bizitzeko garatzen laguntzen baitigu.
•Haurtxoek eta haur txikiek ez badute jolasten, komeni da espezialistari kontsultatzea.
•Jolasaren bidez, haurrek eta helduek oreka psikologikoa lortzen dute.
•Gizakiarentzat jolasa bat-bateko jarduera da, baina estimulu egokiekin sustatu daiteke.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Familia eta jolasa
Zer jakin behar dute gurasoek?
1.Jolasa garrantzia duen jarduera da.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Familia eta jolasa
JOLASAK, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA
Helduen ikuspegitik, jolasa garrantzi handiko elementua da haurraren garapenaren hainbat alderdi lantzeko. Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputzaren hazieran. Haurrak bere giharrak dantzan jartzen ditu jolasean egiten dituen mugimenduekin.
Jolasak gauzak aurkitzen eta esperimentatzen ere laguntzen du. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz; eta euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Pentsamendua ordenatzeko ere lagungarri da Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak barneratzen ditu, bere hipotesi propioak egiaztatzen ditu, eta ezagutzak lantzen ditu. Azkenik, balio terapeutikoa ere izan dezake.
Egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen du, eraberritzea eragiten du, eta gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Jolasaren garrantzia
JOLASEN GIZARTE BALIOA
Hainbat arrazoi medio (gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan, jostailuen merkataritzak eragin basatia du, lehiakortasun akademikoen gizarte delakoan bizi gara…), jolas libre edo bat-batekoa desagertzen joan da. Orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten egin baita (familia,
kalea), eta gehienek oso gune zehatzetan eta ozta-ozta iraun dute.
Produktibitatea helburu dugun gizarte honetan, helburua produktu bat sortzea ez duen beste edozein jarduera denbora galtzetzat hartzen da. Horixe da aisialdiak eta jolasak apurtu nahi duen uste okerra, jolasa denbora irabazteko bitarteko bat baita. Euskal jolasa ezkutuan dagoen altxortzat jo daiteke, eta altxor horrek jolaserako espazioa eta denbora berreskuratu eta jolasak sortzeko gaitasuna sustatzeko aukera emango digu.
Madrileko ostatu bateko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago abestea, dio.
Rio de Janeiro aireportuko horman, kartel bat dago: Debekatuta dago maletak eramateko orgatxoekin jolas egitea.
Beraz: oraindik ere bada abesten duenik, oraindik ere bada jolas egiten duenik.
Eduardo Galeano
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Jolasaren garrantzia
Jolasteko moduaren bidez herri baten identitatea transmititzen da; eta, haurren artean, kultura sormen eta transmisio handiena jolastuz bideratzen da. Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean zertan eta nola jolasten ziren, zer baliabide erabiltzen zituzten, non jolasten ziren…
Kristalezko kanikarik ez zenean, fruituekin egiten ziren gaur egun kanikekin egiten diren jolasak. Horien lekuko dira intxaurrak erabiltzen ziren jokoak (intxaurreta, amia barruan, lau lauka, botxo…)
Beste hainbeste esan daiteke jolas jarduera horietan erabiltzen ziren esaera eta esamoldeei buruz, abesti, dantza eta ipuinei buruz, horietako asko erdaraz erabiltzen baitira egun. Beraz, eta laburbilduz, euskal jolasak Euskal Herriko historia hurbila (arlo bat bederen) ezagutzeko bide zuzena direla esan daiteke.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Jolasaren garrantzia
Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia…
Nabarmentzekoa da jolasaren bitartez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela; horrek berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Euskaraz jolas egiten ondo pasatuko du haurrak, gustura sentituko da, eta jarduera dibertigarriekin lotuko du euskara. Gainera, euskarak, normalizazio prozesua gauzatzeko, bizitzaren arlo guztietan presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasteko behar dituen esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Jolasaren garrantzia
JOLASAREN GARRANTZIA
Jarraian, hizkuntza, kultura, gizarte eta haurren garapenerako jolasak duen garrantziaz hitz egingo dugu.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Jolasaren garrantzia
Gaur egun, kaleak dakarren arriskuari aurre egin nahian, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira ludotekak. Funtzio hezitzailea duten zentroak dira eta haurrari jolasteko aukera emateaz gainera, beste haur batzuekin harremana izateko aukera ematen diote.
Ludotekari buruzko definizioren bat ematekotan, Kataluniako ludotekarien elkartearena har daiteke oinarri; ‘Jolasa eta jostailuak tresna gisa hartuta, heziketa proiektu zehatza duen zentroa da, profesional talde finko batek zuzentzen duena. Ludotekak helburu ludikoa du eta zerbitzu publikoa eskaintzeko borondatea. Jostailua izango du tresna nagusi’. Kataluniako ludotekarien elkartearen arabera, umeari bere gaitasun ludikoak garatzea ahalbidetuko dioten esperientziak ematera bideratu behar da ludotekako hezitzaileen lana, heziketa proiektu pedagogiko zehatz baten bidez. Horretarako, jostailu eta jolasak erabiliko dira tresna moduan. Garrantzitsuena jolas librea da, eta zuzendutako ekintzek alderdi ludikoa hartu behar dute kontuan.
Ludoteken funtzio nagusia haurrek jolas egiteko duten eskubidea bermatzea da, horren baitan beste funtzio batzuk ere betetzen dituzte:
Funtzio hezitzailea: Jolasa ikasteko bidea da eta ludotekak horretaz baliatzen dira pertsonaren heziketa bultzatzeko.
Funtzio sozio-ekonomikoa: Jolas egiteko aukera ematen dute, material ludikoa, lekua eta lagunei dagokienez.
Komunitate funtzioa: Umeak beste batzuekin harremanetan egonik, inguruneko partaide sentitzen dira.
Ikerketa funtzioa: Jolaserako materialaren azterketa egiten da, horren kalitatea zainduz.
Ludotekak, jolasteko, atsegin hartzeko eta, bide batez, besteekin harremana izateko eta komunikatzeko leku aproposak dira; profesionalen begiradapean betiere, gurasoen lasaitasunerako.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Non jolastu
Eskoletako jolastokiak beti izan dira jolaserako gune garrantzitsua, baina ikasgelan ere gero eta jostailu gehiago egoten da. Haurren interesei edota eskola ziklo horretako heziketa helburuei egokitzen zaion edozein jostailu sar liteke ikasgelan. Inguruaren ezagutza errazten duten baloiak, panpinak, autoak… topa ditzakegu haur hezkuntzako ikasgeletan, lengoaiaren edo kalkulu mentalaren aspektuak indartzen dituztenak lehen hezkuntzakoetan, eta bigarren hezkuntzako geletan, simulazio historikoa edo logika matematikoari dagozkion jolasak eta estrategia jolasak aurki ditzakegu.
Ez da ahaztu behar eskola balio handiko tresna dela jolas tradizionalen bitartez herri kultura helarazteko.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Non jolastu
Kalea jolaserako ohiko lekua izan da urte askoan zehar, baina, hiri eta herrietako plangintzak ez du beti behar ludiko hau kontuan hartu, eta nabarmen mugatu ditu haurren aukerak. Jolaserako diseinatutako espazioek (parkeek, lorategiek, paseoek…) heldu zein txikien parte hartzea izan behar dute kontuan, baita haur minusbaliatuen integrazioa ere, horiei jolaserako baliabideak emanaz. Guraso eta hezitzaileen aldetik, berriz, haurrei prebentzio eta segurtasun ohiturak erakustea komeni da.
Kalean jolasteko guneek mugimendurako, espazioaren kontrolerako eta taldean jolasteko gonbita egiten dute. Pilota, patinak, bizikleta edota sokasaltoan ibiltzeko gune ezin hobea da kalea.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Non jolastu
Etxea da jolaserako leku tradizionala, eta gaur egun, aire librean dauden espazioak murriztu direnez, garrantzi handiagoa hartu du. Etxean jolasteak, helduengandik hurbil, jostailuak zaintzeko eta erabiltzeko ohitura positiboak helarazteko aukera ematen du. Haurrak etxean beste haur batzuekin jolasteko aukera baldin badu, prozesua bera aberastu egingo da.
Ohikoa da etxean jolastean, haurrek beren logelan jolastea. Espazio hori segurua izan dadin, jostailuak leku egokian jaso beharko dira. Adibidez, kamioiez betetako kutxa handi batek, haurra era oldarkorrean jolastera bultzatuko du, guztia hustuko du nahi duena topatu arte, eta gero, denak bata bestearen gainean, pilatuta, gordeko ditu. Aldiz, kaxa txiki batean sartu edo gelako lurraren zati bat ‘kamioi aparkaleku’ bihurtzen badugu, errespetu eta sormen handiagoz jolas egiteko aukera emango diogu.
Kontuan izan behar dugu, jostailu askoren pilaketak, jolasa bultzatu baino, oztopatu egiten duela. Kasu honetan hainbat jostailu umeak ezin eskuratu dituen tokian gorde ditzakegu, eta eskura dituenak aldatzen joan.
Haurrek gustuko dute helduen ondoan jolastea eta, sarritan, beraien gela ez ezik, etxe osoa hartzen dute beraientzat. Arriskurik gabeko espazioak moldatzea, garrantzitsua da, beraz. Etxearen dimentsio eta ezaugarriek ere, jolasa mugatuko dute.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Non jolastu
Jolasak duen garrantzia ezin da alde batera utzi haur eta gaztetxoen garapenerako baliagarria den neurrian; jolasa haurraren bizitzari atxikirik dago. Jolas egiteko, ordea, leku egokiak behar dira. Edozein gune bihur liteke jolasleku, baina jolas egoki batek espazio egokia behar du, batez ere, jolasteko gogoa bizkortuko duena.
Azken urteetan, gizartearen baitan eta hirigintza arloan izan diren aldaketek, haurrek jolas egiteko dituzten espazioetan ere aldaketa ugari eragin dituzte, jolaserako gune berriak sortuz eta klasikoak definituz. Ikus dezagun zer espaziotan jolasten duten gure haurrek.
Egilea: Janire Morillo en 1/05/2008 0 iruzkin
Etiketak: Non jolastu