Sarrera

Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

Nire Power Point

2007-12-27

NESKA-MUTILEI EGOKITUTAKO ROLAK

MUTILEN ROLA

Rol ohoretsua da: esparru publikoa gizarte mailan ondo ikusten da eta ekonomikoki ordainduta dago. Esparru zabala eta irekia da rol maskulinoa mugitzen den lekua. Rol honi lotu diezazkiogun gaitasunen artean; segurtasuna, dinamismoa, kritika, independentzia, agresibitatea eta buruzagitza aurkitzen ditugu. Mutilak diren haurrei, bihurritasuna eta aktibotasuna bezalako gaitasunak egokituko zaizkie baita futbolean edo borroketara bezalako jolasetara jarduteko joera ere. Arrarotzat joko da panpinekin jolasten den mutikoa edota kirol zelaian izan beharrean neskekin soka saltoan ar dena.

Umea indarra erabili behar den jolasetara bideratuko da eta kotxeak, pistolak, baloiak edo borrokalarien panpinak izango ditu tresnatzat. Gizarteko ekintzak errepikatzean datza jolasak egiterakoan, mutilak bere rolei loturiko paperak beteko ditu. Adibidez, aita-ametara jolasterakoan, mutikoa aita indartsua izango da, lan egiten duena, inoiz ez du umeen zaintzaren papera eskuratuko.

NESKEN ROLA

Nesken rola ez da mutilena bezain ohoretsua, eta gizarte mailan ez dago ondo ikusita. Isileko rola dela esan dezakegu, esparru pribatuan azaltzekoa bestetik ez dena. Gaitasun ugari badituzte ere, (mutilek ere izan dezaketenak) ez dirudi etxetik kanpo erakutsi daitezkeenik. Zentsu honetan, neskek eta emakumeen urteetan zehar egokitu zaizkien “eginbeharrekoekin” (etxean geratu, familia zaindu, janaria egin,...) egin behar dute aurrera. Hau dela eta, berdintasunerako bidea nahiko zaila suertatzen da, urteetan pairaturiko jarrera horrek egungo gizartea baldintzatu baitu.

Neskei egokitu ohi zaizkien gaitasunen artean honako hauek aurki ditzakegu; hunkiberatasuna, sentsibilitatea, intuizioa, sumisioa, ahultasuna eta aldakortasuna daude. Bestetik, mantsotasuna, pasibitatea, beldurra eta azalkeria belazako baloreak atxikitzen zaizkie. Horrela, neskak ama-aitetan jolasteko, bere itxura zaintzeko edo txutxu-mutxuka ibiltzeko joerekin asozioatuak izango dira. Eta, ondorioz, futbolean edo kirolean aritzen den neska “marimatxo” bezalako ez-izenak jasoko ditu.



Neska-mutilei egokitzen zaizkien rol eta jarrera guzti hauen errudun nagusia gizartea dela esan behar dugu. Gizarte honek oso barneraturik ditu urteetan zehar indarrean egondako balore sexista eta diskriminatzaileak eta asko kostatzen zaio horietatik aldentzea. Pentsamendu horren kontra azaltzen bagara ere, konturatu barik jarrera edo komentario diskriminatzaileak egiten ditugu aipaturiko baloreen barneraketa hori dela eta.

No hay comentarios:

Non gaude?

Power Point