Sarrera

Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

Nire Power Point

2007-12-27

Animazio jolasak

LEHOI BATEN BILA (3 urtetik aurrera)

Jokalari bat beste guztien aurrean jarriko da edo, biribila egiten badute, biribilaren erdian kokatuko da. Aurrean dagoenak abestia zatika abestuko du, abestiaren hitzak keinuen bidez antzeztuz. Hori isiltzen denean, beste jokalari guztiek hark esan eta antzeztutakoa errepikatu beharko dute:

LEHOI BATEN BILA NOA: oinez joatearen antzezpena
HANDIENA HARTUKO DUT: besoak asko zabaldu
EZ DUT BELDURRIK: ausarta aurpegia jarri eta hatz batekin ezezko keinua egin
BEGIRA ZENBAT LORE: hatz erakuslearekin lurra seinalatu
AJA, AJA: eskuak gerrian jarri eta gorputza alde batera eta bestera mugitu.


Hemendik aurrera, esaten denaren antzezpena aurrean dagoenak asmatu behar du, eta beste guztiek horrek egindakoa errepikatuko dute.


KOTE KOTE (2 urtetik aurrera)

Jolaskide guztiak lurrean edo aulkietan biribil bat eginez eseriko dira. Abestia abesten duten bitartean, eskuekin izterrak jotzen arituko dira.

1. Lehendabizi, bakoitzak bere izterrak joko ditu: eskuineko eskuarekin eskuineko izterra, eta ezkerreko eskuarekin ezkerreko izterra.
2. Hurrengoan, eskuineko eskuarekin, gure eskuineko daukagunaren ezkerreko izterra joko dugu, eta ezkerreko eskuarekin gure eskuineko izterra.
3. Ondoren, berriro ere, gure eskuineko eskuarekin gure eskuineko izterra joko dugu, eta ezkerreko eskuarekin ezkerreko izterra.
4. Azkenik, gure eskuineko eskuarekin gure ezkerreko izterra joko dugu, eta gure ezkerreko eskuarekin, berriz, gure ezkerrean daukagunaren eskuineko izterra joko dugu.


Mugimendu horiek errepikatzen jarraituko dugu abestia bukatu arte. Orduan besoak altxatuz JEI! esango dugu, eta zutitu eta eskuinean dugun aulkian eseriko gara.
Abestia behin eta berriro errepikatuko dugu, geroz eta azkarrago.

KOTE KOTE KOTE KOTE
ABES(TU) DEZAGUN TXALOKA

KOTE KOTE KOTE KOTE
ABES(TU) DEZAGUN TXALOKA, JEI!


OSO ONDO (3 urtetik aurrera)

Guztiak biribilean daudela, taldekide guztiek abestia abestuko dute. Bitartean lagun bat erdira aterako da, eta nahi dituen mugimenduak egingo ditu abestiaren erritmoari jarraituz. Biribilean dauden gainontzeko taldekideek erdikoak egiten duen dantza imitatu behar dute.


Abestiaren azkeneko esaldia esaterakoan, "jei... hasi dantzatzen", erdiko lagunak biribileko norbaiten izena esan beharko du; hori erdira pasatuko da, eta berriro hasiko da abestia.

OSO ONDO
EGITEN DUZULAKO
MUGITU BESOAK
OLATUAK BEZALA
XUABE, XUABE
XU-XU-XUABE
JEI (izena) HASI DANTZATZEN.

No hay comentarios:

Non gaude?

Power Point