Sarrera

Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

Nire Power Point

2008-01-20

Taula


2008-01-10




Posted by Picasa

2008-01-05

Jolas bakoitzak zein balio sustatzen dituen jakin behar dugu eta gure seme-alabek hainbat jolas egin ditzaten sustatu behar dugu

•Gure seme-alabek egiten dituzten jolasek edo erabiltzen dituzten bideo-jokoek zein eduki edo balio transmititzen dituzten ikusi behar dugu.
•Kooperazio eta arauen inguruko jolasak egin eta sustatu behar ditugu.
•Jolasak eta pantailen aurrean egoteko denbora txandakatu behar ditugu (ikusi familia eta teknologia berrien inguruko dokumentua gure web gunean: http://www.bilbao.net/ Familian hazi eta hezi).
•Alde batera utzi behar ditugu portaera erasotzaileak sustatzen dituzten jolasak.

Gure seme-alabekin jolastu behar dugu eta beste

•Egunero, ordu erdi batez jolas ezazu zure seme-alabekin (Maite Garaigordobil, 2007ko maiatzeko elkarrizketa)
•Familiako elkarbizitzak jolasteko aukera ugari eskaintzen ditu: jolas fisikoak, fikziozkoak, arauen ingurukoak, mahai-jokoak.
•Jolasa eginez, gure seme-alaben arrisku-portaerak prebenitzen ditugu eta haien adimen-osasuna errazten dugu.
•Jolasak gure seme-alabekiko loturak indartzen ditu, eta pertsona seguruagoak izaten laguntzen die.
•Gure seme-alabek egunero beste haurrekin jolas egin dezaten ahalegindu behar dugu.

Jolasak gure seme-alaben garapen psikologikoa bultzatzen du; jolasik gabe, garapena oso eskasa da

•Jolasak garapen soziala eta emozionala bizkortzen ditu:


+ Mundu sozialaren ezagutza errazten du: medikuetara, suhiltzaileetara eta abarretara jolastea.
+ Arauak ulertzea eta praktikatzea errazten du, demokratikoki elkarrekin bizitze aldera.
+ Gainerakoekin harremanetan nola jarri erakusten du.
+ Portaera altruistak eta laguntza ematekoak errazten ditu.
+ Portaera oldarkorrak eragozten ditu.
+ Arrazen arteko integrazioa bultzatzen du.
+ Frustrazioa onartzeko gaitasuna bultzatzen du: galtzen jakitea.
+ Oreka psikologikoa eta osasun mentala errazten ditu; esate baterako, agresibitatea desbideratuaz.

Jolasak gure seme-alaben garapen psikologikoa bultzatzen du; jolasik gabe, garapena oso eskasa da

•Jolasak adimenaren garapena suspertzen du:

+ Egitura mentalak sortzen eta garatzen ditu.

+ Pentsamendu abstraktuaren garapena errazten du fikzioaren bitartez: errealetik haratago dagoen hura.

+ Besteen desira, asmo eta egoera mental eta emozionalekiko harremana errazten du.

+ Komunikatzeko premia eta hizkuntzaren garapena bultzatzen ditu.

+ Eskolarako eta adimenaren errendimendurako oinarrizko prozesuak bultzatzen ditu: arreta eta memoria.

Jolasak gure seme-alaben garapen psikologikoa bultzatzen du; jolasik gabe, garapena oso eskasa da

•Jolasak mugimen-garapena suspertzen du:

+Ikusmena eta mugimenduaren arteko koordinazioa errazten du: jarduera oso garrantzitsua da irakurtzeko eta idazteko eta beste trebetasun askotarako.

+ Erritmoak barneratzea errazten du musikaren eta dantzaren bitartez: norberaren kontrola garatzeko jarduera garrantzitsua da: mugimenduen kontrol kortikala (garunekoa).

+ Nork bere burua eta ingurunea ezagutzea errazten du, ingurunearen gaineko ekintza fisikoaren bitartez: garrantzitsua da gauzak hartzea, miaztea, soinuak entzutea, e.a.

Non gaude?

Power Point